Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2018ko urtarrilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
48

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 14koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita tokiko bizikidetzaren arloko Elkarrekin Bonuak Programaren 2016ko deialdia egin zuen Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2016ko irailaren 6ko Ebazpenean aurreikusitako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2016ko irailaren 6ko Ebazpenaren bidez egin zen tokiko bizikidetzaren arloko Elkarrekin Bonuak Programaren 2016ko deialdia.

Erakunde esleipendunei behar diren ebazpenak jakinarazi ondoren, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. paragrafoaren 2. apartatuan xedatutakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Argitaratzea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2016ko irailaren 6ko Ebazpenaren babespean emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta jasotako zenbatekoak, ebazpen honen eranskinean adierazi bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 14a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala