Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2018ko urtarrilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
45

1557/2017 EBAZPENA, abenduaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Enrique Gutiérrez Fraile jauna Araba ESIko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko izendatzeko dena.

Araba ESIko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen abenduaren 1eko 1437/2017 Ebazpenaren bitartez egin zen, eta 2017ko abenduaren 11ko EHAAn argitaratu (234. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere gaitasun profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, Enrique Gutiérrez Fraile jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Enrique Gutiérrez Fraile jauna Araba ESIko zuzendari mediko izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2017ko abenduaren 28tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 27a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala