Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2018ko urtarrilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ZARRAGUETA, S. COOP.
44

IRAGARKIA, Cooperativa Zarragueta S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegin eta likidatzeari buruzkoa.

2017ko azaroaren 16an egindako batzarrean, Cooperativa Zarragueta kooperatiba-sozietatearen Bazkideen Ezohiko eta Ohiko Batzar Nagusiak, bazkide guztiak ados zirela, honako erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

– Kooperatiba desegitea, bere helburu soziala gauzatu delako.

– 2017ko azaroaren 16ko dataz, aldi bereko Kitapen-balantzea eta Desegitea onartzea, hortik ateratzen den aktibo banagarria 29.631,99 eurokoa delarik.

– Sozietatearen ondasunak (29.631,99 euroko) banatzeko proiektua onartzea.

Batzarrera joandako bazkide guztiek onartu zuten akta, zeina likidatzaile solidarioak sinatu baitzuen batzarra amaitutakoan.

Jakinarazten da erabaki horiei buruzko agiriak interesdunek eskura dituztela kooperatibaren egoitza sozialean, Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legearen 95.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Getxo, 2017ko azaroaren 16a.

Likidatzaile solidarioa,

GONZALO GUZMAN VILLANUEVA.


Azterketa dokumentala