Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2018ko urtarrilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
35

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 173/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 173/2017 prozedura arrunta bideratu da, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, Antonio Rayero Diaz-ek eskatuta, Juan Bautista Abrum-en aurka. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

196/2017 EPAIA

Epailea: Nuria Ballve Botas.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko abenduaren hamahirua.

Alderdi demandatzailea: Antonio Rayero Diaz.

Abokatua: Eneida Altuna Arroyo.

Prokuradorea: Maria Begoña Jauregui Larrinaga.

Alderdi demandatua: Juan Bautista Abrum.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Osorik baiesten da Antonio Rayero Diaz-en prozesuko ordezkaritzak aurkeztu duen demanda, Juan Bautista Abruti-ren aurkakoa –prozesuan auzi-iheslari deklaratua–. Horrenbestez, Bautista jauna kondenatzen da auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 19.300 euro gehi legezko interesak interpelazio judizialetik epai honetara arte eta prozesuko interesak, hala badagokio, prozesuko berandutzerako, epai hau jakinarazten denetik aurrera osorik ordaindu arte, bai eta prozesuko kostuak ere.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua)

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, guzti horren fede ematen dut Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko abenduaren hamahiruan.

Eta Juan Bautista Abrum demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko abenduaren hamahiruan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala