Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2018ko urtarrilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
30

AGINDUA, 2017ko abenduaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, Santurtziko (Bizkaia) «École» Haur Eskola Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.

Santurtziko (Bizkaia) «École» Haur Eskola Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena eskatuz, ikastetxe horren titularra den «Ricardo Nión López-Maitane Nión Blanco, C.B.» erakundearen ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– «École» Haur Eskola Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematen da: egun titulartasuna «Ricardo Nión López-Maitane Nión Blanco, C.B.» erakundeak dauka eta aurrerantzean «Ricardo Nión López-Maitane Nión Blanco, C.B.» izeneko sozietate zibil pribatuak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxeak zituen betebeharrak eta zamak. Ikastetxea Bizkaian dago, Santurtziko udalerriko Doctor Fleming kaleko 5. zenbakian, eta 48018920 kode-zenbakia du.

2. artikulua.– Titulartasun-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da eta ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honek 2017ko abenduaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 19a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala