Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2018ko urtarrilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
28

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 20koa, Lurralde Plangintzaren sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten eta jakinarazten baitira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko maiatzaren 31ko Aginduan ezarritako laguntzak. Agindu horren bidez ezartzen dira diru-laguntzak emateko arauak eta deialdia egiten, 2017ko ekitaldirako, udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia integratzeko.

2017ko irailaren 11ko EHAAn (173. zk.), Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko irailaren 6ko Agindua argitaratu zen, diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena, 2017ko ekitaldirako, udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia integratzeko.

Eskabideak aurkezteko epea urriaren 11n bukatu zen, aipatutako Aginduaren 5.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Guztira, 25 eskabide aurkeztu dituzte, eta haietako batek, Usurbilgo Udalak bikoiztutakoak (Iñigo Azpiroz Manterolaren izenean aurkeztua) atzera egin du (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua). I. eranskinean zerrendatuta daude gainerako 24 eskabideak:

Deialdia egiteko azaroaren 28ko Agindu horren 7.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, balorazio-epaimahaia eratu zen, jasotako eskabideak aztertu eta egiaztatzeko, kontuan hartuta artikulu horretako 8. artikuluan xedatutakoa, hau da, esleipenerako irizpideak eta gehieneko puntuazioa. Amurrioko eta Kanpezuko udalei eskatu zitzaien eskabideekin batera aurkeztutako zenbait dokumentazio zuzentzeko, baina udal horiek ez dute inolako dokumentaziorik aurkeztu. Hori dela eta, eskabidean atzera egin dutela ulertu da.

Agindu horren 16. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, guztira 200.000,00 euro bideratuko dira diru-laguntzak emateko. Bestalde, 14. artikuluak zehazten du diruz lagunduko dela dokumentua idazteko ordainsarien % 75, plan bakoitzerako 30.000 euroko gehieneko muga jarrita (zuzentzaile bat duelarik populazioaren arabera), aurrekontuko kreditua amaitu arte, eta ezin izango direla diruz lagundu ez BEZa ez bestelako zergak.

Epaimahaiak, proposamenak aztertu eta egiaztatu ostean, ondorio gisa, 2017ko azaroaren 28an, 7.2 artikuluan xedatutakoari erreparatuta, sailburuordeari aurkeztu zion esleipenerako proposamena, non adierazten baitu zein den diruz laguntzeko diren eskabideen lehentasuna, kontuan hartuta III. eranskinean adierazitako puntuazioa, barne hartuta zein udal den onuraduna, zein den diruz lagun daitekeen proiektua eta zenbatean laguntzea proposatu den.

Deialdia egiteko Aginduaren 9. artikuluan xedatutakoa betez eta baloriazio-epaimahaiak egindako proposamena ikusirik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia integratzeko 2017ko ekitaldirako diru-laguntza, II. eranskinean zerrendatuta agertzen diren udalei eta aipatzen den zenbatekoan.

Bigarrena.– Ez onartzea udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia integratzeko 2017ko ekitaldirako diru-laguntza, III. eranskinean zerrendatuta agertzen diren udalei.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eskatzaile guztientzako jakinarazpen-balioa izan dezan.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 20a.

Lurralde Plangintzaren sailburuordea,

MARIA ARANZAZU LETURIONDO ARANZAMENDI.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala