Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2017ko abenduaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
6047

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira ibilgailuak dauden lekutik eramateko errekerimenduak.

Errekerimendu horiek aurrez aurre jakinarazteko ahalegina egin arren, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Errekerimendu honekin batera beste ohartarazpen hauek ere egiten dira:

Lehenengoa.– Zerrendatzen diren ibilgailuak ibilgetu edo bide publikotik kendu zirenetik bi hilabete baino gehiago igaro direnez eta tarte horretan alegaziorik aurkeztu ez denez, ibilgailuak dauden lekutik eraman behar dituzue hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarrita dagoelako Trafikoari, Ibilgailu motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen (testu bategina urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen) 106. artikuluaren 1. ataleko a) idatzi-zatian eta atal horretako azken tartekian ere.

Bigarrena.– Jakinarazten dizuegu Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta ibilgailua eraman aurretik, ibilgailua kentzeagatik eta beste leku batean gordetzeagatik sortutako gastuak ordaintzeko eska dakizuekeela.

Hirugarrena.– Adierazitako epean ibilgailuak eraman ezean, ibilgailuen tratamendurako zentro baimendu batera eramango dira, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 106.1 artikuluaren azken tartekian xedatutakoaren arabera.

Hori guztia argitara ematen da eranskinean aipatzen diren interesdunek jakin dezaten, horientzako jakinarazpena baita.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2017ko azaroaren 29a.

Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Bulegoko arduraduna,

XABIER AUZMENDI DOYHARZABAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala