Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2017ko abenduaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
6028

HUTS-ZUZENKETA, honako akordio honena: Akordioa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren artekoa, EAEko pertsona langabeentzako eta landunentzako prestakuntza-programazioa gauzatzeko kudeaketa-gomendioari buruzkoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsen bat atzeman da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren arteko Akordioan, EAEko pertsona langabeentzako eta landunentzako prestakuntza-programazioa gauzatzeko kudeaketa-gomendioari buruzkoan. Argitara eman zen 2017ko abenduaren 7ko EHAAn, 233. zenbakian. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

– 2017/5912 (14/17) orrialdean, gaztelaniazko bertsioan, koadroko azken ilaran, hau esaten duen lekuan:

Total: 48.260,19

Hau esan behar du:

Total: 46.979,25


Azterketa dokumentala