Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2017ko abenduaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
6027

268/2017 DEKRETUA, abenduaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena ematen diona Itelazpi SA sozietate publikoaren kapital-gehikuntzan parte hartzeko eta sozietate horren estatutuak aldatzeko.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak honako hau ezartzen du 110.1 artikuluan: «Enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak halabeharrez adieraziko ditu, non eta ez den doako titulu modura eskuratzen, sozietatearen helburua eta EAEk sozietatean, izan zuzenean zein zeharka, zenbateko partaidetza-portzentajea izango duen.»

Itelazpi SA sozietate publikoaren xede soziala, aipatu sozietatea sortzea baimentzen duen irailaren 23ko 215/2003 Dekretuaren 2. artikulutik ondorioztatzen denez, ondokoa da: «Telekomunikazio egiturak eta sistemak kudeatu, ezarri eta mantentzea, irrati, telebista, irrati-komunikazio- eta bideo-komunikazio seinaleak garraiatu eta hedatzeko zerbitzuak ematea, eta, halaber, seinaleak transmititu eta konmutatzeko zerbitzuak eta beste edozein telekomunikazio-zerbitzu ematea.

Azterlanak egitea eta planifikazio- eta aholkularitza-zerbitzuak ematea espektro erradioelektrikoaren alorrean.

Bere jarduera eremuarekin zerikusia duten enpresetako kapitalean kasu bakoitzerako finkatutako baldintzetan parte hartzea».

Sozietatearen helburua betetzeko, eta datozen ekitaldietarako aurreikusitako inbertsioak finantzatzeko, Itelazpi, SAren Administrazio-kontseiluak, 2017ko azaroaren 30ean egindako bilkuran, Akziodunen Batzar Nagusiari hamabost milioi, ehun eta hogeita bi mila eta zazpiehun euroko (15.122.700,00) kapital-gehikuntza egitea proposatzea erabaki zuen, betiere irailaren 23ko 215/2003 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoarekin bat (215/2003 Dekretua, irailaren 23koa, «Itelazpi, S.A» akziokako sozietate publikoa sortu eta bere partaidetzak erosteko EAEko Administrazioari baimena emateari buruzkoa).

Aipatu gehikuntzan Euskal Autonomia Erkidegoaren zuzeneko parte-hartze portzentajea % 100ekoa da.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko abenduaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena ematea bazkide bakarra den aldetik dituen eskubideez baliatuz jarraian zehazten diren akzioak harpidetzeko, eta, Itelazpi SA sozietate publikoaren Akziodunen Batzar Nagusiak hartutako erabakiarekin bat etorriz akziook ordaintzeko: berrehun eta berrogeita hamabi mila eta berrogeita bost (252.045) akzio; bakoitzak hirurogei (60) euroko balio izenduna du, serie eta klase bakarrekoak dira, hirurehun eta hirurogeita hamabi mila bostehun eta seitik (372.506) seiehun eta hogeita lau mila bostehun eta berrogeita hamarrera (624.550) arteko zenbakiak dituzte (biak barne), parean jaulkiko dira, eta edozein jaulkipen-gastu edo –zergatik libre daude.

2. artikulua.– Sozietate publiko horren estatutuetako 5. artikulua aldatzea, zeina honela idatzita geratuko baita:

«5. artikulua.– Sozietatearen kapitala.

Hogeita hamazazpi milioi, laurehun eta hirurogeita hamahiru mila eurotan (37.473.000) finkatzen da sozietatearen kapitala, seiehun eta hogeita lau mila bostehun eta berrogeita hamar akzio arruntetan (624.550) gauzatzen dena –bakoitza hirurogei (60) euroko balio izendunekoa–, batetik (1) seiehun eta hogeita lau mila bostehun eta berrogeita hamarrera (624.550) korrelatiboki zenbakituak, biak barne, guztiak ere harpidetuak eta ordainduak».

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko abenduaren 12an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala