Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2017ko abenduaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
6025

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 1ekoa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita memoria demokratikoa berreskuratzeko ikus-entzunezko ekoizpenak egiteko diru-laguntzak eskatzeko eskabideei emandako ebazpena.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2017ko uztailaren 12ko Ebazpenaren bidez, memoria demokratikoa berreskuratzeko ikus-entzunezko ekoizpenak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egin zen, 2017rako.

Aipatutako deialdiari buruzko ebazpenaren 15.5 artikuluari jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ez onartzea I. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– Memoria demokratikoa berreskuratzeko ikus-entzunezko ekoizpenak egiteko diru-laguntzak esleitzea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.

Hirugarrena.– Diru-laguntzak ukatzea III. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Bilbao, 2017ko abenduaren 1a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.

I. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ERAKUNDE ESLEIPENDUNAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala