Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2017ko abenduaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ELKAR PROTEO, S. COOP.
5957

IRAGARKIA, Elkar Proteo, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen likidazioari buruzkoa (likidazioan).

2017ko azaroaren 17ko 13:00etan, likidazioan dagoen Elkar Proteo, S. Coop. kooperatiba-sozietateak Ezohiko Batzar Orokorra egin zuen bere egoitza sozialean (Ramón y Cajal 1, Bilbao). Kide guztiak bertan ziren, eta erabaki hau hartu zituzten aho batez:

ERABAKIAK

«Erabakia: likidatzaileak egindako likidazio-eragiketa guztiak onartzea.»

«Erabakia: likidazioan dagoen Elkar Proteo, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen ondare-egoeraren azken balantzea aho batez onartzea».

«Erabakia: sozietatearen ondarea banatzeko proiektua onartzea. Proiektu hori Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoaren arabera prestatu zen».

«Erabakia: likidatzailea kargutik kentzea eta likidazioan dagoen Elkar Proteo, S. Coop. kooperatiba-sozietateak Euskadiko Kooperatiben Erregistroan zabalik duen erregistro-orria baliogabetzea.»

Batzar Orokorreko akta bertaratutako kide guztiek onartu zuten, eta likidatzaileek sinatu, egun hartako 13:30ean, batzarra amaitu eta gero.

Jakinarazten da erabaki horien agiriak interesdunen eskura daudela kooperatibaren helbide sozialean, Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legearen 95.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bilbao, 2017ko azaroaren 22a.

Likidatzailea,

ROSA GIL ELORDUY.


Azterketa dokumentala