Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2017ko abenduaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5953

EDIKTUA, 2017ko azaroaren 28koa, Familia Politikarako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen martxoaren 17ko 30/2015 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzei buruzko dokumentazio-eskakizunak.

Aipatutako dokumentazio-eskakizunak jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan.

Hortaz, eta ediktu honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie ezen, diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, beren espedienteari buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko dutela, behean zehazten dena, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egoitzan (Intxaurrondo kalea 70, 2, 20015, Donostia). Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan dokumentazioa aurkezten ez badute, laguntza-eskabidean atzera egin dutela ulertuko dela edo, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa jasotzea onartzen dutela.

Jakinarazten da, halaber, interesdunek eskuragarri dutela errekerimenduei buruzko testu osoa, aipatutako helbidean.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 28a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

ERNESTO SAINZ LANCHARES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala