Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2017ko abenduaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5951

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 219/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 219/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Limite 24 S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Ana Rosa Carracedo Mesa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-10-27an. Hona hemen epaitza:

46/2017 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 27a.

Nik, M.ª Teresa Trinidad Santos andreak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko eta Merkataritza-arloko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratua naizen aldetik, diru-zenbateko bat erreklamatzeko 219/16 hitzezko judizioaren autoak ikusi ditut. Epaitegi honetan bideratu dira autook, hauen artean: batetik, demandatzailea, Limite 24 S.L., bere izenean eta defentsan, eta, bestetik, Ana Rosa Carracedo Mesa demandatua, auzi-iheslaria bera. Horrenbestez, epai hau ematen da:

EPAITZA

Ezesten da Limite 24 S.L.k Ana Rosa Carracedo Mesa andrearen aurka aurkeztutako demanda.

Demandatua kostuak ordaintzera kondenatzen da.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri (PZL, 455. art.).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen (Araba), bi mila eta hamazazpiko urriaren hogeita hamarrean.

Ana Rosa Carracedo Mesa demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik aurkeztu ebazpen horren aurka.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hamazazpiko urriaren hogeita hamarra.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala