Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2017ko abenduaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5948

EDIKTUA, elkarrekin adostutako dibortzio bati buruzko 523/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: elkarrekin adostutako dibortzioa, 523/2017.

Alderdi demandatzailea: Antonia Borja Dual.

Alderdi demandatua: Carlos Dual Echevarria.

Gaia: elkarrekin adostutako dibortzioa, baimenduna.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio:

Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan, elkarrekin adostutako 523/17(O) dibortzio-prozedura baimenduna izapidetu da, zeinaren autoetan ebazpena eman baita 2017-09-27an; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.

Carlos Dual Echevarria demandatu-baimenduari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, ale bitan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatutako ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko azaroaren seia.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala