Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2017ko abenduaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5930

1435/2017 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Arabako Erakunde Sanitario integratuko zuzendari medikoaren lanpostutik kentzen baita Alberto Manzano Ramírez jauna, berak hala eskatuta.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 329/2016 Ebazpenaren bidez (apirilaren 19ko EHAA, 73. zk.), Alberto Manzano Ramírez jauna Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, zuzendaritza nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Alberto Manzano Ramírez jauna Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoaren lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2017ko abenduaren 1etik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Arabako Erakunde Sanitario Integratuari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala