Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2017ko abenduaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5873

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira baldintzak ez betetzearren bidegabeko ordainketa bat –2016ko kanpaina– itzultzeko prozedura hasten duten ebazpenak.

Ebazpen horiek jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.

Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesdunek 15 eguneko epea izango dute egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko, ebazpena eman baino lehen, hala xedatuta baitago abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 5. artikuluan.

Interesdunek eskura dituzte aipatu ebazpenak, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 23a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala