Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2017ko abenduaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5870

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko auzian bideratutako 216/2017 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Errekurtsoa: apelazioa, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasunik gabeko espedientea, 216/2017-E adostasunik gabeko dibortzioa.

Alderdi apelatzailea: GCA.

Alderdi demandatua: Fernando Aguado Avalos jauna.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Nik, Carolina Garcia Gonik, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko Laugarren Sekzioko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

2017ko ekainaren 27an epaia eman dela 216/2017 apelazio-erroiluan, eta bulego judizial honetan daukatela kopia eskura demandatuek, oso-osorik haren berri izan dezaten.

Fernando Aguado Avalosi legeak agindu bezala jakinarazteko balio dezan, ediktu hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Fernando Aguado Avalosen gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko azaroaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala