Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2017ko abenduaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5866

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 21ekoa, Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuordearena, Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zenbakia), Sendagaien Ebaluazio- eta Informazio-Batzordeen Sarea eratu zen. Sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordea.

Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zenbakia), Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kideak izendatu ziren.

Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ander Andia Berrojalbiz jauna (Medikuntzan lizentziatua eta Barne medikuntzan espezialista) Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kide kargutik kentzea.

Bigarrena.– Pablo Legido Fuente jauna (Medikuntzan lizentziatua eta Barne medikuntzan espezialista) Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea.

Hirugarrena.– Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, administrazio-bideari amaiera ematen ez baitio, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari. Hilabeteko epea izango dute horretarako, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 21a.

Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea,

FÁTIMA ANSOTEGUI ELORDI.


Azterketa dokumentala