Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2017ko abenduaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5864

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 15ekoa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, unibertsitateaz besteko irakaskuntza-kooperatibei diru-laguntzak emateko dena.

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko uztailaren 26ko Aginduaz egindako deialdian oinarrituta (2017ko irailaren 7ko EHAA), eta izapidetutako espedienteak aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honetako eranskinean zerrendatutako laguntzak ematea irakaskuntza-kooperatibei, 2017. urtean zehar euren jarduerak finantza ditzaten.

2. artikulua.– Agindu honen babesean emandako laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

a) Lehenengoa, diru-laguntzaren % 75a, emandako laguntza onartu ondoren.

b) Gainerako % 25a, ordea, «Gastuaren justifikazioa» izeneko inprimaki normalizatua behar bezala beteta aurkeztean ordainduko da. Inprimaki horrekin batera, onartutako diru-laguntza adinako edo gehiagoko ordainagiriak aurkeztu beharko dira. Agiri horiek aurkezteko epea 2017ko abenduaren 12an bukatzen da, egun hori barne.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 15a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala