Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2017ko abenduaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5830

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 16koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Donostialdeko Metroaren Mirakontxa-Easo tartea eraikitzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena.

Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2017ko ekainaren 22ko ebazpenaren bidez, «Donostialdeko Metroaren Mirakontxa-Easo tartea eraikitzeko proiektua» onartu zen.

«Donostialdeko Metroaren Mirakontxa-Easo tartea eraikitzeko proiektuaren» helburua da linearen tarte hori ezartzeko beharrezko obra zibilak definitzea, baloratzea eta planifikatzea.

Proiektuak ukitutako lurrak eskuratzeko eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta desjabetze-eranskineko partzela-planoak jaso dira proiektuan.

Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2017ko ekainaren 22ko ebazpenaren bidez, proiektua burutzeko behar ziren ondasun eta eskubideak jabeei nahitaez kentzeko prozedura abiaraztea eta desjabetzeei buruzko eranskina jendaurrera ateratzea erabaki zen. Interesdunei jakinarazi zitzaien eta 2017ko uztailaren 5ean hainbat aldizkaritan ere argitaratu zen: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (128. zk.), Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (118. zk.), «Noticias de Gipuzkoa» eta «El Diario Vasco» egunkarietan. Era berean, Donostiako udaletxeko iragarki-oholean jarri zen.

Tramite horretan, argitaratutako ondasun eta eskubideen zerrenda dela-eta, hainbat alegazio aurkeztu dira. Alegazioak aztertu dira, eta banan-banako erantzunak eman dira. Hala ere, aztertu ondoren, 3. zenbakiko finka desafektatu egin da eta udalaren jabetza zuen beste finka bat beste afektazio bati egokitzen zaio, eranskinean azaltzen den moduan.

Organo honek eskumena du Gobernu Kontseilurako gordeta ez dauden garraio-azpiegituraren arloko jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren desjabetze-espedienteak izapidetzeko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari buruzko eta horren egitura organiko eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 174/2017 Dekretuaren 22.1 c) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluak ezartzen du, trenbideak jarri edo lineak zabaltzeko proiektuak ofizialki onartzeak berekin ekarriko duela proiektuaren eraginpeko eta identifikaturiko ondasunak okupatzea onura publikokotzat eta lehenbailehen egin beharrekotzat jotzea; eta horrek ahalmena ematen dio administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, proiektuaren eraginpeko lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu, titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie.

Beraz, aurrekariak, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20., 21. eta 52. artikuluetan eta haren Erregelamenduaren 56. artikuluan xedatutakoa, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Donostialdeko Metroaren Mirakontxa-Easo tartea eraikitzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea, eta lehenbailehen okupatu beharrekotzat jotzea, Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluan xedatutako ondorioekin.

Bigarrena.- Zerrenda horretan agertzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, bertan adierazitako egunean eta orduan Donostiako Udalera ager daitezen ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko, eta, hala badagokio, ondasun eta eskubide horiek formalki okupatzeko. Beharrezkoa izanez gero, eta interesdunak hala eskatzen badu, lur eremura bertara joateko aukera ere izango da.

Ekintza horretara interesdunek berek edo haien izenean jarduteko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute, eta ondasunen titular direla egiaztatzen duten agiri-paperak (eskritura publikoak, Jabegoaren Erregistroko ziurtagiria edo informazio-oharrak, etab.) eta eskubideak egiaztatzen dituzten beste edozein agiri-paper aurkeztu beharko dituzte. Nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beren kontura.

Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (Lakua I)

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio Azpiegituren zuzendariari edo Azpiegitura eta Garraioko sailburuordeari, ebazpena jakinarazi edo argitaratu ondorengo egunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Eta hala jakinarazten da, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 16a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MIKEL GURUTZEAGA ZUBILLAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala