Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2017ko azaroaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5816

IRAGARKIA, zeinaren bidez eranskinean aipatutako espedienteetan jakinarazten baita 2016ko apirilaren 20ko errekerimendua, erakunde sindikalen eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzkoa, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretua betetzeko.

Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, honen bidez erakunde interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie ezen, Erakunde sindikalen eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarria betetzeko, ikusi dela gordailututako estatutuek ez dituztela betetzen 5.2.b.7 artikuluan eskatzen diren baldintzak edo dauden datuek ez dutela egiaztatzen beren konturako langileak dituzten enpresaburuek (erakunde enpresarialak) edo besteren konturako langileek (erakunde sindikalak) osatzen dutenik elkartea. Dokumentazioa Lan eta Gizarte Segurantzaren Zuzendaritzan edo Lan eta Gizarte Segurantzaren Ordezkaritzetan aurkeztu beharko dute, 10 eguneko epean; zuzenean egin dezakete edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako edozein bide erabiliz.

Erakunde sindikalei eta enpresarialei ohartarazten zaie ezen, aurkitutako akatsak zuzendu ezean, dagokion erregistrora edo gordailura bidaliko dela espedientea, gaur egungo gordailuan ez egoteko ebazpena emanda, gutxieneko eskakizunak ez ditu betetzen eta.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 9a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala