Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2017ko azaroaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
5811

EDIKTUA, 2965/2015 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu Maria Dublang Cabrera naizen aldetik, hau ematen dut aditzera:

epaitegi honetan 2965/2015 espedientea bideratzen ari dela Maria Lucia Alves De Jesus zigortuaren aurka (1981-09-12an jaioa; IFK: CK509303; eta helbide ezezaguna du gaur egun), eta espediente horretan autoa eman zen, eta haren zuzenbideko oinarriek eta xedapen-atalak honako hau diote:

AUTOA

Bilbao (Bizkaia), 2017ko azaroaren 7a.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Espediente horretan, 2015eko apirilaren 29an jakin da Maria Lucia Alves De Jesus zigortuari ezarritako gizartearentzat lan egiteko 60 lanaldiren betearazpen-planaren berri, Gasteizko zigor-betearazpeneko zerbitzu erkide orokorreko 1068/14-P1-F betearazpen-auzian.

Bigarrena.– 2016-05-18an, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuaren Arabako bulegoak bidali zuen txosten bat non esaten baita zigortua non dagoen jakiteko ahaleginak egin arren egindako lanaldiak egiaztatzen dituen sinadura-partea aurkez zezan, ezin izan dutela aurkitu zigortua, eta hori dela-eta ezin izan dela egiaztatu ezarritako lanaldiren bat egin ote duen. Zigortuak utzi egin dio zigorra betetzeari, eta ez dakigu ez zergatik, ez eta gainerako gorabeherak ere.

Hirugarrena.– Epaitegi honek erabaki du zigortuak agertu behar duela zerbitzu horietan, beste betearazpen-plan egin dakion, eta ohartarazten zaio egitateak kondena urratzeko delitua izan daitezkeela eta epaitegiak zigorra ez duela bete dekreta dezakeela; izan ere, agerraldia ez da gauzatu, zigortuari jakinarazi ezin izan zaiolako, auzi-ihesean dagoelako. Hori dela eta, eginbide hori ediktuak epaitegi honetako iragarki-taulan txertatuz gauzatu da.

Laugarrena.– Fiskaltzari jarduerak jakinarazi ondoren, Fiskaltzak honako hau xedatu zuen: Zigor Kodearen 49.6 artikuluaren arabera jokatu.

ERABAKIA:

Maria Lucia Alves De Jesus-ek gizartearen alde hogeita bost egunez lan egiteko zigorra ez duela bete adieraztea. Zigor hori Gasteizko Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak ezarri zion, 1068/14-P1-F betearazpen-auzian.

Bidal bekio testigantza Gasteizen dagokion guardiako epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bedi ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, EHAAren bidez, non dagoen ez dakigulako, eta, halaber, ohartarazi haren aurka erreforma-errekurtsoa aurkez dezakeela epaitegi honetan, hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Hala agindu eta sinatzen du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratuak; fede ematen dut.

Maria Lucia Alves De Jesus zigortua non dagoen ez dakigunez eta agindutakoa betetzeko, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) 2017ko azaroaren 7an; halaber, ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, ediktu hau jakinarazi eta hiru egunera.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala