Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2017ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ALBOKA, S. COOP. ETA ABAR PRODUKZIOAK KOOP E
5750

IRAGARKIA, Alboka, S. Coop. (sozietate xurgatzailea) eta Abar Produkzioak Koop E. (sozietate xurgatua) sozietateek xurgapen bidez bat egin dutela argitara ematen duena.

Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legearen (EKL) 79. artikuluarekin bat etorriz, honako hau jakitera ematen da: 2017ko azaroaren 10ean eta 2017ko azaroaren 13an Alboka, S. Coop. eta Abar Produkzioak Koop. E. sozietateen ezohiko batzar orokorrak egin ziren, hurrenez hurren, eta, han, bi kooperatibek onartu zuten bat egitea, Alboka, S. Coop. kooperatibak Abar Produkzioak Koop E. kooperatiba xurgatuta. Ondorioz, Abar Produkzioak Koop E. likidatu gabe desegingo da, eta beraren ondare guztia batera Alboka, S. Coop. kooperatibari eskualdatuko zaio, titulu unibertsalez.

Bi erakundeetako administratzaileek 2017ko irailaren 4an izenpetutako bat-egite proiektua oinarri hartuta onartu zen bat-egitea.

EKLren 80. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, kooperatiba horietatik banantzeko eskubidea izango dute bat-egitearen aurka bozkatu duten kooperatibako bazkideek, edo batzar orokorretara joan ez baina desadostasuna adierazten dutenek. Azken horiek administratzaileei idazki bat bidali beharko diete, berrogei eguneko epean, bat egiteko iragarkia azken aldiz argitaratzen den egunetik aurrera. Jasota geratzen da, halaber, bat-egitean parte hartu duten kooperatibetako hartzekodunek aurka egiteko eskubidea dutela. Bat-egitearen erabakiaren azken iragarkiaren datatik hilabeteko epea izango dute horretarako, Euskadiko Kooperatibei buruzko Legearen 81. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko azaroaren 20a.

Alboka S. Coop. kooperatibaren Kontseilu Errektoreko lehendakaria,

JUAN CARLOS TAPIA GONZALO.

Abar Produkzioak Koop E. kooperatibaren administratzailea,

SERGIO REGUEIRO MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala