Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2017ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5742

IRAGARKIA, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearena, Eusko Jaurlaritzak dituen kudeaketa bateratuko eraikinetarako hainbat aulki eskuratu eta instalatzeko kontratazioaren lizitaziorako deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Agiriak eta informazioa eskuratzea:

1) Bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Zerbitzua.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 85 17.

5) Fax: 945 01 87 06.

6) Helbide elektronikoa: contratacion.rrgg@euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren Internet Helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko abenduaren 5a.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2017/060.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: hainbat aulki eskuratu eta instalatzea.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia:

1. lotea: jardunerako aulkiak.

2. lotea: kargudunen bulegoetarako aulkiak.

3. lotea: entzule eta bilera geletarako aulkiak.

d) Gauzatzeko / entregatzeko tokia: kudeaketa bateratuko Lakuako eraikina (Vitoria-Gasteiz).

d) Gauzatzeko / entregatzeko epea: 2 hilabete.

f) Luzapenaren onarpena: ez.

g) Esparru-akordio baten ezarpena: ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

i) CPV (Nomenklatura erreferentzia): 39110000-6.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 90.909,09 euro.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

– 1. lotea: 37.190,08 euro + 7.809,92 euro (BEZ). Guztira: 45.000,00 euro.

– 2. lotea: 24.793,39 euro + 5.206,61 euro (BEZ). Guztira: 30.000,00 euro.

– 3. lotea: 20.661,16 euro + 4.338,84 euro (BEZ). Guztira: 25.000,00 euro.

6.– Eskatutako bermeak:

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa (%): lizitazio aurrekontuaren % 5.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa eta gaitasun tekniko eta profesionala: karatularen 29.2.3 klausulan ezarritakoak.

c) Bestelako betebehar batzuk.

d) Erreserbatutako kontratua: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko abenduaren 12ko 13:00ak.

b) Aurkezpen modua: paperean.

c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea, 1 (Lakua), M eraikineko 3. solairua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 15 egun proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

eskaintza ekonomikoa: 100 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: ez.

10.– Eskaintzak irekitzea.

Formuletan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2017ko abenduaren 18ko 12:00ak.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu.

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 17a.

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala