Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2017ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5739

EDIKTUA, zorra aitortzeari buruzko 92/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 92/2017 hitzezko judizioa bideratu da zenbateko bat erreklamatzeko, Ana Hormaechea Ugartek eskatuta Valdinete Patricia Gomes Oliveiraren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

174/2017 EPAIA

Epailea: Julio Luis Gallego Martinez.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko urriaren hogeita bosta.

Alderdi demandatzailea: Ana Hormaechea Ugarte.

Abokatua: Aida Garazi Arraibi Larrea.

Prokuradorea: Nuria Vega Suarez.

Alderdi demandatua: Valdinete Patricia Gomes Oliveira.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zorra aitortzea.

Durango, bi mila eta hamazazpiko urriaren hogeita bosta. Julio Luis Gallego Martínezek, Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak ikusi ditu epaitegi horretan 92/2017 erregistro-zenbakiarekin bideratutako hitzezko judizioaren autoak, Ana Hormaechea Ugartek eskatuta Valdinete Patricia Gomes Oliveiraren aurka, zeina auzi-ihesean baitzegoen.

EPAITZA

Baiesten dut Ana Hormaechea Ugarteren prozesu-ordezkariak jarritako demanda; horrenbestez, kondenatzen dut demandatua auzi-jartzaileari hauek ordaintzera: bi mila zazpiehun eta laurogeita hiru euro eta hogeita hamazazpi zentimo (2.783,37) euro gehi legezko interesak, zorra aitortzen denetik, hau da 2016ko irailaren 10etik aurrera. Prozesuan eragindako kostuak demandatuari ezartzen zaizkio espresuki.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Valdinete Patricia Gomes Oliveira demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko urriaren hogeita seian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala