Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2017ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5732

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 22koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez laguntzak ematen baitira 2017. urterako garapenerako lankidetza-proiektuetarako.

Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiaren 2017ko maiatzaren 17ko Ebazpenaren bidez, garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak emateko 2017. urteko deialdia egin zen (maiatzaren 22ko EHAA, 95. zk.).

Laguntzak emateko egindako proposamena ikusirik, zeina deialdi-ebazpenaren 9. artikuluak ezarritakoaren arabera egin baita; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Koordinazio Zerbitzu Teknikoak, laguntza-eskabideei dagokienez, egin dituelarik balorazioa eta azterketa teknikoa; eta 2017ko azaroaren 15ean egindako batzarrean Artezkaritza Kontseiluari argibideak eman ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2017ko maiatzaren 17ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak esleitzea. Laguntza horiek ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakundeei emango zaizkie, betiere eranskin horretan aipatutako zenbateko eta zehaztapenekin bat etorriz.

Bigarrena.– Diru-laguntzak ukatzea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ez onartzea III. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela esan nahiko du, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzietako bidea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 22a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

I. ERANSKINA
Diru-laguntza jasoko duten eskabideak
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
Eskabide ezetsiak diru-funtsak agortzeagatik
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
Baztertutako proiektuak
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala