Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2017ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5726

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 9koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkariarena. Honen bidez, Hércules Formación, SL Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Onartutako Erakunde gisa onartzen da, «Garabi mugikor autopropultsatuko operadore» espezialitatean.

Espediente zk.: EXA/2017/002.

AURREKARIAK

Bat.– 2017ko urriaren 6an Hércules Formación, SLk eskaera aurkeztu zuen Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Onartutako Erakunde gisa onartua izateko, espezialitate honetan:

– Garabi mugikor autopropultsatuko operadorea, A eta B kategoriak.

Bi.– Eskaera egiterakoan aurkeztutako frogagiriak erantsi dira, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuko –industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko dena– V. kapituluan xedatutako betekizunak eta baldintzak betetzen direla frogatzeko, zehazki:

– Erakundearen identifikazio-datuak, bere egoitza soziala hau delarik: Rivadavia kalea 10, beheko solairua (15007) Coruña. Prestakuntza emateko Erakundeen Estatuko Erregistroa dauka, 3274 zenbakiarekin, eta Erakunde antolatzaile baimena, B154861AE zenbakiarekin.

– Erakundeak dagozkion prestakuntza-ekintzak emateko dauzkan giza baliabideen deskribapena.

– Egingo diren ikastaroen zehaztapena, aurreikusitako gaiak, metodologia, antolamendua eta ebaluazio-sistemak zehaztuz.

– Erakunde eskatzailearen eta Grúas Hidráulicas Fersa, SLren (Usabiaga Taldea) artean sinatutako hitzarmena, non, azken honek, bere instalazioak eta garabiak eskatzailearen eskuetan jartzen dituen prestakuntzako ikastaroak Beasain herrian (20200) emateko.

Hiru.– 2017ko azaroaren 2an, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek ziurtatzen dute martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan –industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko dena– ezarritako baldintzak betetzen dituela.

Espedientea ebazteko ondoren zehazten diren hauek kontuan hartu eta aipatu behar dira:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaria organo eskuduna da ebazpen hau hartzeko, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuak xedatutakoaren arabera.

Bi.– Espedientea industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak xedatutakoaren arabera izapidetu da.

Hiru.– Hércules Formación, SLk 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritako instalazioak dauzkala eta instalazio horiek Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatuta daudela frogatuta geratu da.

Lau.– Halaber, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan xedatutakoa betez, erakunde eskatzaileak behar beste dokumentazio aurkeztu du ikastaroei buruz, aurreikusitako gaiak, metodologia, antolamendua eta ebaluazio-sistemak zehaztuz, eta erakundeak ikastaroak emateko dauzkan giza baliabideak ere behar bezala frogatu dira.

Bost.– Frogatu da erakunde eskatzaileak betetzen dituela «ekainaren 27ko 837/2003 Errege Dekretuak –garabi mugikor autopropultsatuei dagokienez, jasogailuen eta mantentze-gailuen Araudiko »MIE AEM 4« jarraibide tekniko osagarriaren testu aldatua eta bateratua onartu zuenak–» VII. eranskineko 5. puntuan garabiak eta behar diren baliabide teknikoak edukitzeari buruz jasotako baldintzak.

Aipatutako lege-aginduak eta oro har eta bereziki aplikatu beharreko beste batzuk aztertuta,

EBAZTEN DUT:

1.– Hércules Formación, SL Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Onartutako Erakunde gisa onartzea, espezialitate honetan:

– Garabi mugikor autopropultsatuko operadorea, A eta B kategoriak.

2.– Hércules Formación, SL Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Onartutako Erakundeen Erregistro Berezian inskribatzea, erregistro-zenbaki honekin: ERF-602.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Zerbitzu zuzendariari, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 122. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Donostia, 2017ko azaroaren 9a.

Lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala