Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2017ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ZESTOAKO UDALA
5721

IRAGARKIA, Zestoako Udalaren 2017rako lan-eskaintza publikoari buruzkoa.

Zestoako Udal Batzarrak, 2017ko urriaren 4an buruturiko saioan, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.– Zestoako Udalaren 2017rako lan-eskaintza publikoa onartzea.

Bigarrena.– Aipatu lan-eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta bere laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 1989/6 Legearen 24. artikuluan, azaroaren 7ko 1997/16 Legeak emandako idazkerarekin, xedatutakoa betez.

2017RAKO LAN-ESKAINTZA PUBLIKOA

Karrerako funtzionarioak

– Izena: gizarte langilea.

– Dotazioa: 1.

– Izaera: funtzionarioa.

– Taldea: A 2.

– Eskala: Administrazio Berezia.

– Azpieskala: Zerbitzu Teknikoak.

– Titulazioa: Diplomatua Gizarte Langilea.

– Hizkuntza-eskakizuna: 4, 2015-07-28ko derrigortasun-datarekin.

– Maila: 21 D.O.

– Dedikazioa: osoa.

Laboralak

– Izena: garbitzailea.

– Dotazioa: 1.

– Izaera: laborala.

– Taldea: E.

– Eskala: Administrazio Berezia.

– Azpieskala: Zerbitzu Bereziak.

– Titulazioa: Eskola Ziurtagiria.

– Hizkuntza-eskakizuna: 1, 2005-01-20ko derrigortasun-datarekin.

– Maila: 10 D.O.

– Dedikazioa: osoa.

Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzo-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Auzitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatzi-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman zuen organoaren aurrean hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Zestoa, 2017ko azaroaren 17a.

Alkatea,

JOSE FRCO. MENDIZABAL IRIGOYEN.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana