Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2017ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5720

216/2017 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Barakaldo-Sestaoko ESIaren zuzendari kudeatzailearena. Honen bidez, Barakaldo-Sestaoko ESIaren Kirurgia Orokorra eta Aparatu Digestiboko atalburu sanitarioen lanpostu baten horniketa, lehiaketa bidez, deitzen da.

Barakaldo-Sestaoko ESIaren San Eloy Ospitalean Kirurgia Orokorra eta Aparatu Digestiboko atalburu sanitarioen lanpostu bat hutsik dagoenez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko hirugarren arau komuneko 28. artikuluan, Zerbitzuko eta Atal Medikoetako Buruzagitzen deialdietan aplikatzeko merezimendu-baremoei lotutako Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1/2016 Jarraibidean, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, Kudeaketako Zuzendaritzak ebatzi du hori hornitzeko deialdi publiko bat iragartzea, lehiaketa bidez, hauek kontuan izanik:

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan, eskaerak aurkezteko epeko azken egunean baldintza hauek betetzen dituztela frogatzen dutenek parte hartu ahal izango dute:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan estatutupeko langilea, funtzionario edo langile finkoa izatea, Osasun Sistema Nazionaleko osasun-erakundeetako estatutupeko langile finkoa, eta A1eko lanbide-talde lanpostu batean jardunean egotea.

b) Deialdian eskainitako lanpostuari dagozkion titulazioa eta espezialitatea edukitzea.

c) Kirurgia Orokorra eta Aparatu Digestiboko fakultatibo espezialista medikuaren lanpostu batean gutxienez 3 urtekoa.

2.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Barakaldo-Sestaoko ESIko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari zuzendu beharko dizkiote eskaerak (Antonio Miranda Etorbidea 5, 48902 Barakaldo), hamabost laneguneko epean, deialdiaren ebazpena dagokien aldizkari ofizialean argitaratzen den azken egunaren biharamunetik hasita. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako eran ere aurkeztu ahal izango dira.

Interesdunek aurkeztu beharko dituzte beren eskaerak, datu guztiak barne hartuta eta curriculum vitaearekin batera (CV). Dokumentazioak hauek hartu beharko ditu barnean:

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

b) Funtzionario edo estatutupeko langilearen izendapenaren fotokopia konpultsatua, edo kasuan kasu, langile finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

c) Eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua.

d) Deialdia EHAAn argitaratzen den garaian ematen ari den zerbitzuen ziurtagiri original eguneratua, kategoria adierazita.

e) Bete nahi den zerbitzuaren edo atalaren kudeaketako memoria-proiektua.

f) Merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten dokumentu guztien fotokopia konpultsatua.

Osakidetzaren CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala balioztatuta dauden alderdiak ez dira nahitaez aurreko lerrokadan adierazitako moduan egiaztatu behar, baina eskaeran balioztatuta daudela adierazi beharko da.

3.– Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Kudeaketako Zuzendaritzak, ebazpen baten bidez, prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratuko du Osakidetzaren webgunean, baztertzeko arrazoia zein den adierazita. Baztertutako izangaiek 10 laneguneko epea izango dute erreklamazioak egiteko, aipatutako ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

4.– Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.

Erreklamazioak egiteko edo eskaeretako akatsak zuzentzeko epea igarotakoan, Kudeaketako Zuzendaritzak, ebazpen baten bidez, prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko du, aurreko lerrokadan adierazitako toki beretan.

5.– Balorazio-batzordea.

Kudeaketako Zuzendaritzak balorazio-batzordeko kideak izendatuko ditu. Ebazpen hori Osakidetzaren webgunean argitaratuko da, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, erakunde publikoko zuzendari nagusiaren aurrean.

Balorazio-batzordeko burua zuzendari medikoa izango da eta kide hauek izango ditu: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko zuzendariorde mediko edo zerbitzuburu korporatiboa, Langileen Kudeaketako zuzendaria (idazkari gisa jardungo du eta bozkatzeko ahalmena edukiko du) eta hiru kide –horietako bat IVAPek izendatuko du–. Hiru horiek izangaiei eskatutako titulazioa eta espezialitatea eduki beharko dituzte, estatutupeko langile finkoak, karrerako funtzionarioak edo langile finkoak izan beharko dira, eta deialdian eskainitako lanpostuaren maila funtzional bereko edo goragoko lanpostu funtzional bat izan beharko dute.

Akta egingo da batzordea biltzen den bakoitzean. Aktan, hauek jaso behar dira: hautagaien izenak, baremazio-irizpideak, merezimenduen baremoaren ataletako bakoitzean emandako puntuazioak eta guztira lortutako puntuazioa.

Era berean, deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak ere jasoko dira, hala badagokio.

6.– Hautaketa-prozedura.

Izangaien merezimenduen balorazioak honako fase hauek izango ditu:

a) Kudeaketako memoria-proiektua eta horren defentsa (gehienez, 30 puntu).

Balorazio-batzordeak deialdia egingo die izangaiei, prozesuan parte hartzen uzteko eskariarekin batera aurkeztu duten memoriari dagokion kudeaketa-proiektuaren defentsa publikoa egiteko. Deialdi hori gutxienez hamar egun lehenago egin beharko da, izangaien agerraldia noiz, non eta zer ordutan izango den adierazita, eta Osakidetzaren webgunean horren iragarki bat argitaratu beharko da.

Oro har, aurkeztutako kudeaketa-proiektuen defentsa publikoa egin baino lehen, balorazio-batzordeko kideek batzordeko kideei beraiei eragin diezaieketen abstenitzeko edo errekusatzeko arrazoi posibleak aztertuko dituzte eta organo deitzaileari jakinaraziko dizkiete.

Gero, deialdia egingo zaio izangai bakoitzari, proiektuaren aurkezpena eta defentsa egiteko, eta ondoren, elkarrizketa bat izateko. Elkarrizketa horretan, balorazio-batzordeko kideek proiektuan jasotako alderdiei buruzko galderak egingo dizkiote izangaiari, gehiago argitzeko edo sakontzeko. Bai proiektuaren aurkezpena eta defentsa, bai elkarrizketa publikoak izango dira.

b) Merezimenduen balorazioa (gehienez, 30 puntu).

Izangaien proiektuen aurkezpen publikoa bukatutakoan, balorazio-batzordeak puntuazioa emango dio izangai bakoitzari, deialdiko oinarrietan jasotakoaren arabera.

c) Euskararen ezagutza (gehienez, 6 puntu).

d) Akta eta izendapen-proposamena.

Epaimahaiaren aktan, epaimahaiko kideek hautagai bakoitzari baremoko atal bakoitzean emandako puntuazioa zehazki jaso beharko da, baita epaimahaiak hautagaiei emandako puntuazio osoa ere, eta horrez gain, epaimahaiak puntuazioak emateko –bai hautagai bakoitzak aurkeztutako zerbitzuaren kudeaketari buruzko memoria-proiektuaren edukiaren puntuazioa, bai egindako aurkezpen publikoaren puntuazioa– oinarritzat hartu dituen alderdiei buruzko azalpen labur bat jaso beharko da aktan, baita beste ataletako puntuazio xehatua ere.

Izendatua izateko, prozesu osoko puntuazio maximoaren erdia lortu behar da gutxienez, eta proiektua eta proiektuaren defentsa baloratzeko atalerako finkatutako puntuazio maximoaren erdia, nahitaez.

Era berean, aktak balorazio-batzordeak puntuazio handiena lortu duen pertsona hautagaiaren aldeko proposamena jasoko du.

7.– Prozeduraren ebazpena.

Prozedura Barakaldo-Sestaoko ESIko gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da proposatutako izangaia deialdian eskainitako lanpostua betetzeko izendatzeko edo deialdia hutsik uzteko. Izendapenaren ebazpena, interesdunei jakinarazteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren webgunean argitaratuko da.

8.– Esleipenaren ondorioak.

Izendapen-ebazpenak ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzen denetik. Euskadiko antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen 28. artikuluko 3. arauaren 8. puntuan xedatutakoaren arabera, Burutzako lanpostu funtzionalek lau urteko eperako izendapen tenporala eduki dezakete; lau urteko izendapen hori luza daiteke arau honetan ezarritakoaren arabera.

9.– Ebazpenaren aurkako errekurtsoak.

Deialdiaren ebazpena osoki argitaratu beharko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau dagokion aldizkari ofizialean argitaratzen den azken eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Barakaldo, 2017ko urriaren 30a.

Barakaldo-Sestaoko ESIaren zuzendari kudeatzailea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.

I. ERANSKINA

Kirurgia Orokorreko eta Aparatu Digestiboko atalburu sanitarioen lanpostu baten deialdirako merezimenduen baremoa

Merezimenduen baremoa (gehienez, 66 puntu).

Merezimenduen balorazioak fase hauek izango ditu:

I.– Proiektua eta horren defentsa (gehienez, 30 puntu).

Izangaiek dagokion zerbitzuaren (/atalaren) antolaketari eta funtzionamenduari buruzko memoria-proiektu bat aurkeztu beharko dute, kalifikazio-epaimahai baten aurrean aurkezpen publikoa egin beharko dute eta epaimahaiko kideek planteatutako galderei erantzun beharko diete.

Fase horretako puntuazioa bi atal hauetan banatuta dago:

A) Aurkeztutako zerbitzuaren kudeaketari buruzko memoria-proiektuaren edukiaren balorazioa (gehienez 15 puntu).

Kudeaketari buruzko memoria-proiektuan, gutxienez, hurrengo atalak garatu beharko dira. Deialdian eskainitako lanpostu bakoitzaren ezaugarrien arabera, deialdiaren ebazpenean, agintaritza deitzaileak a.1), a.2) eta a.3) apartatu hauei dagokien gehieneko puntuazioa zehaztuko du:

a.1.– Antolaketarekin eta kudeaketarekin lotutako atala (7 puntu):

Zerbitzu/atalaren organigrama, bai buruzagitza-postuaren bai horri atxikitako gainerako postuen funtzioak adierazita.

Zerbitzuak/atalak erakunde bereko beste zerbitzu batzuekin duen harremana.

Buruzagitza/atala kudeatzeko plana, antolaketa-helburuak definituta, hobetu beharreko eremuak aztertuta eta hautemanda eta horiek lortzeko egokiak diren neurriak identifikatuta. Horrekin batera, esleitutako baliabide materialak, ekonomikoak eta giza baliabideak modu efizientean erabiltzeko konpromisoa edo plana.

a.2.– Osasun-laguntzarekin lotutako atala (5 puntu):

Osasun-laguntzako zerbitzuen zorroaren deskribapena.

Osasun-laguntzaren helburuak eta adierazleak finkatzea, eta horrekin batera, horien etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egiteko sistema bat.

a.3.– Irakaskuntzaren eta ikerketaren atala (3 puntu):

Zerbitzu/ataleko irakaskuntzaren plangintza zehaztea.

B) Memoria-proiektua balorazio-batzordearen aurrean publikoki aurkeztea (gehienez, 15 puntu).

Proiektuaren aurkezpen publikoa baloratzeko orduan, memoria-proiektuaren defentsa modu argian eta zehatzean egitea baloratuko da, baita horren alderdi esanguratsuenak azaltzeko ahalmena ere. Dagokion aktan, kide bakoitzak hautagai bakoitzari emandako puntuazioaren justifikazioa jaso beharko da. Proiektuaren defentsaren argitasuna eta zehaztasuna baloratuko dira, baita proiektuaren alderdi esanguratsuenak azaltzeko ahalmena ere.

II.– Merezimenduen balorazioa (gehienez, 30 puntu).

Puntuazioa honela banatuko da:

II.1.– Laneko esperientzia (gehienez, 13 puntu).

– Dagokion espezialitatean fakultatibo gisa lan egiten emandako hilabete bakoitzeko: 0,0500 puntu.

– Dagokion espezialitatean atalburu gisa lan egiten emandako hilabete bakoitzeko: 0,0750 puntu.

– Dagokion espezialitatean zerbitzuburu gisa lan egiten emandako hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.

– Dagokion espezialitatean osasun-arloko administrazio publikoetako zuzendari gisa lan egiten emandako hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.

Osakidetza eta Gizarte Segurantza osasunaren arloko zerbitzu-erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako edo edozein administrazio publikotako osasun-zerbitzuetan egindako lana lan-esperientzia gisa baloratuko da, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko osasun-zerbitzuetan egindako lana ere.

Guztizko denbora zenbatzeko, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan eta hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak ez dira zenbatuko. Ildo horretan, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

II.2.– Prestakuntza, irakaskuntza eta ezagutzaren zabalkuntza (gehienez, 17 puntu).

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

II.2.1.– Kudeaketan prestakuntza izatea (gehienez, 3 puntu).

Osasunaren arloko kudeaketarekin lotutako ikastaro bakoitzera joateagatik emango den puntuazioa, iraupenaren arabera:

– 20 ordutik 30era: 0,2000 puntu.

– 31 ordutik 50era: 0,3000 puntu.

– 51 ordutik 100era: 0,4000 puntu.

– 101 ordutik 200era: 0,5000 puntu.

– 200 ordutik gora: 1,2500 puntu.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, osasun-erakundeek, eta kasuan kasu, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako ikastaroak baloratuko dira. Era berean, Osakidetzak edo edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

II.2.2.– Espezialitateko etengabeko prestakuntza (gehienez, 3 puntu).

Dagokion lanpostuko espezialitatearekin lotutako ikastaro bakoitzera joateagatik emango den puntuazioa, iraupenaren arabera:

– 20 ordutik 30era: 0,2000 puntu.

– 31 ordutik 50era: 0,3000 puntu.

– 51 ordutik 100era: 0,4000 puntu.

– 101 ordutik 200era: 0,5000 puntu.

– 200 ordutik gora: 1,2500 puntu.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, osasun-erakundeek, eta kasuan kasu, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako ikastaroak baloratuko dira. Era berean, edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

II.2.3.– Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu):

– Doktorea: 3 puntu.

– Doktorea cum laude: 4 puntu.

– Graduondoko masterra: 2 puntu.

– Unibertsitateko aditu/espezialista: 1 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo ikasketa aurreratuetako diploma: 1 puntu.

– Doktorego-ikastaroa, doktorego-ikastaroetako bikain edo ohorezko matrikula bakoitzeko (gehienez 10 ikastaro): 0,1000 puntu.

Doktore, doktore cum laude, ikertzeko nahikotasun edo ikasketa aurreratuetako titulu bat lortzeko balio izan duten programetako doktorego-ikastaroak ez dira baloratuko.

II.2.4.– Jarduera zientifikoa (gehienez, 3 puntu).

Dagokion espezialitatearekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratu, txostenak aurkeztu, komunikazioak egin, hitzaldiak eman edo mahai-inguruetan parte hartzeagatik:

– Eskualde bateko txosten-aurkezpen bakoitzeko: 0,2500 puntu.

– Txosten-aurkezpen nazional bakoitzeko: 1,000 puntu.

– Nazioarteko txosten-aurkezpen bakoitzeko: 1,500 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,1500 puntu.

– Ahozko komunikazio/poster nazional bakoitzeko: 0,6000 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,0000 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,2000 puntu.

– Mahai-inguru nazional bakoitzeko: 0,7500 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 1,2500 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 1,0000 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 1,0000 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 1,5000 puntu.

II.2.5.– Irakaskuntza-jarduera (gehienez 3 puntu).

– Medikuntzako fakultateko katedraduna, dagokion espezialitatekoa (urteko): 1,0000 puntu.

– Medikuntzako fakultateko irakasle titularra, dagokion espezialitatekoa (urteko): 0,5000 puntu.

– Medikuntzako fakultateko irakasle elkartua, dagokion espezialitatekoa (urteko): 0,2500 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako onetsitako tutorea, dagokion espezialitatekoa (urteko): 0,5000 puntu.

– Etengabeko prestakuntzako programa ofizialetako irakaskuntza (orduko: 0,050 puntu.

III.– Euskara-ezagutza (gehienez 6 puntu).

Euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta berau garatzeko arauetan jasotakoaren arabera baloratuko da.


Azterketa dokumentala