Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2017ko azaroaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5695

IRAGARKIA, Osasuneko sailburuaren 2017ko abuztuaren 31ko Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bidez, hasiera ematen zaio Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2014ko apirilaren 29ko Ebazpena ofizioz berrikusteko prozedurari. Ebazpen horren bitartez, anbulantziak gidatzeko esperientzia profesionala egiaztatzeko prozedura baloratzeko batzordea izendatzen da. Osasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 26ko Aginduak ezartzen du prozedura hori.

Osasuneko sailburuak, 2017ko abuztuaren 31n, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2014ko apirilaren 29ko Ebazpena ofizioz berrikusteko prozedura hasteko agindua eman zuen. Ebazpen horren bitartez, anbulantziak gidatzeko gaitzen duen esperientzia profesionala egiaztatzeko prozedura baloratzeko batzordea izendatzen da. Osasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 26ko Aginduak ezartzen du prozedura hori. Izan ere, baliteke Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 62.1. artikuluan jasota dauden erabateko deuseztasun kausen artean egotea. Lege hori indarrean zegoen aipatutako ebazpena eman zenean, eta, lege horren arabera, administrazio publikoen egintzak erabat deusezak dira honako kasu hauetan:

b) Gaia edo lurraldea dela-eta, argi eta garbi eskumenik ez duten organoek eman badituzte.

e) Legez ezarritako prozedurak erabat alde batera utziz edo kide anitzeko organoek erabakiak hartzeko funtsezko arauak guztiz bazterturik eman badira.

Agindua zuzenean jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42.2 eta 44. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

1.– Interesdunek eskuragarri dute aipatutako aginduaren testu osoa Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

2.– Interesdunek hamar eguneko epea dute, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, jardueretara irispidea izateko, administrazioaren bulegoetan espedientea aztertuta (espedientea: AAAA_ORD_136109/17_08); izapide horretan, interesdunak interesatzen zaizkion agirien kopiak egiteko eskatu ahal izango du, eta egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ahal izango ditu.

Izapide hori errazteko, aurretiaz hitzordua hartuta, Osasun Sailak Lakuan (Vitoria-Gasteiz) duen egoitzara (66. aretora) joan ahalko dira, espedientea aztertzeko. Hitzordua hartzeko, telefono-zenbaki hauetara deitu behar da: 945 01 92 40 edo 945 01 92 42.

Hori guztia argitara ematen da, eranskineko zerrendan agertzen diren interesdunek horren berri izan dezaten, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 2a.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

NEKANE MURGA EIZAGA ECHEVARRIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala