Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2017ko azaroaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5693

IRAGARKIA. Honen bidez jakinarazten da Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen-proposamen bat, zeinaren bidez deklaratzen baita lurzoruaren kalitatea Gipuzkoako Ormaiztegi udalerriko Alegi auzoko z/g-an, non Oximek, SL enpresak bere jarduera gauzatu baitzuen, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutakoaren arabera.

Ezinezkoa izan da egintza hori zuzenean jakinaraztea; beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. Eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunak horren berri izan dezan eta jakinarazpen gisa har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen-proposamenaren testu osoa eskuragarri dago Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean. Ebazpen-proposamen horren bidez Gipuzkoako Ormaiztegi udalerriko Alegi auzoko z/g-ko lurzoruaren kalitatearen deklarazioa ematen da, lur horietan Oximek, SL enpresak bere jarduera gauzatu zuen.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 14a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala