Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2017ko azaroaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5685

AGINDUA, 2017ko azaroaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, Muskizko «Somorrostro» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari (Bizkaia) bi ikastetxetan banatzeko baimena emateko dena.

Muskizko «Somorrostro» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titular «Fundación Canónica Autónoma Escuelas Católicas Marcelo Gangoiti» erakundearen ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxea bitan banatzeko baimena eskatzen duen: ikastetxe batean Lanbide Heziketako irakaskuntzak baino ez emateko eta, bestean, ikastetxeak baimenduta dituen gainerako irakaskuntzak emateko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, ikastetxe pribatuei araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); 2017ko martxoaren 14ko Agindua, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena eta Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoan ikastetxe baten eraldatze, fusio edo banatze batetik datozen titulartasun pribatuko lanbide-heziketako ikastetxe bateratuak baimentzeko prozedura ezarri den, baita baimen hori aldatzekoa eta iraungitzekoa ere (apirilaren 5eko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da.

Kode zenbakia: 48003631.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Somorrostro».

Titularra: Fundación Canónica Autónoma Escuelas Católicas Marcelo Gangoiti.

Helbidea: San Juan kalea, 10.

Udalerria: Muskiz.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 16 unitate kentzea.

– Batxilergoko 22 unitate kentzea.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa:

○ «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Administrazioa eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina

○ «Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Eraikuntza eta obra zibila:

○ «Eraikuntza-proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Obra zibileko proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:

○ «Elektrizitatea eta elektronika» oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Telekomunikazio-instalazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Instalazio elektrikoak eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Sistema elektrotekniko eta automatizatuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Telekomunikazio- eta informatika-sistemak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

○ «Elementu metalikoen fabrikazioa» oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Soldadura eta galdaragintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Metal-eraikuntzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

● Lanbide-arloa: Irudi pertsonala:

○ «Ile-apainketa eta estetika» oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Ile-apainketa eta -kosmetika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:

○ «Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

● Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak:

○ «Etxebizitzen mantentze-lanak» oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Mantentze-lan elektromekanikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Mekatronika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Arrisku profesionalen prebentzioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Segurtasuna eta ingurumena:

○ «Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Gizarte- eta kultura-zerbitzuak:

○ «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Animazio soziokulturala eta turistikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak:

○ «Ibilgailu automobilen elektromekanika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Automozioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

2. artikulua.– Aurreko artikuluan aipatutako ikastetxetik bereizteagatik, jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren funtzionamendua baimentzen da.

Kode zenbakia: 48019501.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Centro de Formación Somorrostro».

Titularra: Fundación Canónica Autónoma Escuelas Católicas Marcelo Gangoiti.

Helbidea: San Juan kalea, 10.

Udalerria: Muskiz.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Edukiera: 16 unitate, 480 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.

Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 22 unitate, 770 ikaspostu.

3. artikulua.– Ikastetxeek indarrean dauden legeak bete beharko dituzte, agindu honen bidez baimentzen zaizkien heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

4. artikulua.– Ikastetxeek Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko dute, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

5. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honek 2017-2018 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak eman behar izatea.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 6a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala