Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2017ko azaroaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5683

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 10ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zerrendan ageri diren erakundeetako langileen prestakuntzarako behin betiko laguntzak esleitzen dituena.

2017ko ekainaren 14an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egiten duen ebazpena.

Halaber, 2017ko urriaren 23an argitaratu zen behin-behineko laguntzak esleitzen zituen Ebazpena.

Behin prestakuntza-planaren betearazpena justifikatzeko epea amaituta, eta aipatutako ebazpenean ezarritakoa betez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako laguntza hauek behin betiko esleitzea, aipatzen diren erakundeetako prestakuntza finantzatzeko:

Eusko Jaurlaritzako sailak:

(Ikus .PDF)

Eusko Jaurlaritzako Erakunde Autonomoak:

(Ikus .PDF)

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia:

(Ikus .PDF)

Osakidetza:

(Ikus .PDF)

Irakasleen prestakuntza:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.- Agintzea dagokien entitateei esleitutako zenbatekoen gainerakoa ordaintzeko izapideak hastea.

Hirugarrena.- Agintzea esleitutako behin betiko zenbatekoa baino gehiago jaso duten entitateek gehiegizko kopuru hori itzultzeko izapideak hastea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 10a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARIA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN


Azterketa dokumentala