Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2017ko azaroaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5682

AGINDUA, 2017ko azaroaren 9koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Fundación Mikel Uriarte fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan (helbidea) egindako aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko urriaren 16an eman zitzaion sarrera Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan helbidea aldatzeko erabakia publiko egin eta ondorioz dagokion estatutu-artikulua aldatzearen eskritura publikoari, Fundación Mikel Uriarte fundazioak 2017ko urriaren 3an Vicente María del Arenal notarioaren aurrean egiletsitakoari (protokolo-zenbakia: 1635).

Bigarrena.– Eskritura publiko horrekin batera, aurkeztu zen Consuelo González Gordón andreak –fundazioko idazkari gisa, eta lehendakariaren oniritziarekin– 2017ko urriaren 3an emandako ziurtagiria, Patronatuak 2017ko irailaren 19an egindako bilerarena, non aho batez onartu baitzen fundazioaren helbidea aldatzea.

Aldaketaren bidez, estatutuen 5. artikulua aldatu zen, eta, orain, hau da helbidea: Máximo Aguirre kalea 11 bis, 6.a C, Bilbao.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko Zerbitzu Teknikoek espedientea aztertu, eta ebazpen-proposamena egin dute. Hauek dira horretarako kontuan hartutako

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu baten bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan hala ezarrita baitago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, xedapen hauetan eskatutakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluak; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen 100/2007 Dekretuaren 33.1 artikulua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduari buruzko ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikulua. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako manuak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Getxoko (Bizkaia) Fundación Mikel Uriarte fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan egin den aldaketa, Fundazioaren Patronatuak 2017ko irailaren 19an erabakitakoa, agindu honen data duela, betiere 2017ko urriaren 3an Vicente Maria del Arenal Bilboko notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 1635).

Inskripziotik aitzina, fundazioaren helbidea hauxe izanen da: Máximo Aguirre kalea 11 bis, 6.a C, Bilbao.

Bigarrrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 9a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala