Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2017ko azaroaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ARABAKO ABOKATUEN ELKARTE OHORETSUA
5553

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Arabako Abokatuen Elkargoaren estatutuen proiektua jendaurrean jartzeko beste epe bat irekitzen dela zuzenketak aurkezteko.

Arabako Abokatuen Elkargoaren Ezohiko Batzarrak, 2017ko azaroaren 7an egindako bilkuran, dekanoak proposatuta eta bertaratuek aho batez adostuta, erabaki zuen bertan behera uztea eguneko aztergaien zerrendan zuzenketen azalpen eta botazioarekin lotuta zeuden gaien botazioa (Arabako Abokatuen Elkargoko Gobernu Batzordeak 2017ko irailaren 4an egindako bilkuran onartutako estatutuen proiektua dela-eta aurkeztutako zuzenketak); izan ere, Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Orokorrak egindako txosten baten berri izan da, estatutuak aldatzeko antzeko proiektu bat dela-eta, non hainbat artikulu aldatzea proposatzen baitzen. Txostena aztertu eta irakurri ondoren, Batzarrak erabaki zuen proiektuaren agindu horiek onartzea, eta elkargokideetako batek aurkeztutako zuzenketak ere sartzea. Ondoren, Gobernu Batzordeak ezohiko bilera bat egin zuen, eta aho batez onartu zuen elkargoaren estatutuen proposamenaren testu berria, bai eta zuzenketak aurkezteko beste epe bat irekitzea ere. Hain zuzen ere, berriro ere, hilabeteko epea egongo da zuzenketak jasotzeko, Elkargoaren lurralde-eremuan zabalkunde handiena duten bi egunkarietan –El Correo Españolen eta Diario de Noticias de Álavan– eta EHAAn iragarkia azken aldiz argitaratu eta biharamunetik hasita.

Estatutuen proiektuaren testu berri osoa argitara emanda dago www.icaalava.com Elkargoaren webgunean –handik deskargatu daiteke–, bai eta Elkargoaren egoitzetako iragarki-tauletan ere.

Elkargoaren webgune horretan eskuratu daiteke, halaber, alegazioak egiteko eredua, eta Elkargoaren egoitzara bidali beharko da, honako helbide honetara: Fray Francisco pasealekua 4, 01007 Vitoria-Gasteiz.

Behin zuzenketak aurkezteko epea bukatuta, Arabako Abokatuen Elkargoko Gobernu Batzordeak, zuzenketak ebatzi ondoren, aldatutako estatutuak onartzeko erabakia hartuko du, eta, ondoren, Batzar Nagusian aurkeztuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 8a.

ARABAKO ABOKATUEN ELKARGOKO DEKANOA.


Azterketa dokumentala