Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2017ko azaroaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEMOAKO UDALA
5552

IRAGARKIA, Lemoako zarata-maparen onespenari buruzkoa.

Lemoako Udalaren Udalbatzak, 2017ko urriaren 4an egindako ohiko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez honakoa xedatu zen:

Lehenengoa.– Cementos Lemona, S.A. enpresak zonifikazio akustikoa eta Lemoako zarata-maparen kontra jarritako alegazioa ezestea.

Bigarrena.– Ondorioz, Proinac, S.L.U. enpresak egindako Lemoako udalerriko zarata-mapa onestea.

Hirugarrena.– Onespenaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dezaten.

Laugarrena.– Adierazitako iragarkia Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzara eta Bizkaiko Foru Aldundira igortzea.

Bosgarrena.– Erabaki hau Cementos Lemona, S.A. enpresari jakinaraztea.

Horren guztiaren berri emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean dagokion iragarkia argitaratuz; hori dena Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 2013/2012 Dekretuaren 13.3 artikuluarekin bat.

Lemoa, 2017ko azaroaren 7a.

Alkatea,

SAIOA ELEJABARRIETA AMORRORTU.


Azterketa dokumentala