Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2017ko azaroaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5542

IRAGARKIA, 2017ko azaroaren 3koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita desjabetze-espedientean aurretiazko okupazio-aktak egiteko izapidea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko, beste modu batzuk erabiltzea ezinezkoa denez, eraginpeko jabeentzat honako jakinarazpen hau argitaratzen da: «Vitoria-Gasteizko tranbia unibertsitatera luzatzeko eraikuntza-proiektua» izeneko desjabetze-espedienteak ukitutako ondasun eta eskubideen aurretiazko okupazio-aktak egiteko izapidearen deialdia.

Interesdunek Vitoria-Gasteizko Udalera jo ahal izango dute (udaletxera), I. eranskinean adierazitako egun eta orduan, dagozkien aktak sinatzeko.

Horren berri ematen da, I. eranskinean adierazitako interesdunak jakitun izan daitezen eta jakinarazpentzat har dezaten.

Era berean, arau beraren arabera, eta, beste bide batzuetatik egitea ezinezkoa izanik, argitaratu egiten da desjabetze-espedientean ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzeko izapidean aurkeztu den alegazio-idazkiari emandako erantzunaren jakinarazpena, ohartaraziz, aipatutako erantzuna Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan lor daitekeela, Lakua I, 7. solairua (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, II. eranskinean adierazitako interesdunak jakitun izan daitezen eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 3a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MIKEL GURUTZEAGA ZUBILLAGA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala