Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2017ko azaroaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5525

2264/2017 EBAZPENA, urriaren 27koa, Bilbo-Basurtu ESIko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Rosa Izu Belloso andrea aldi baterako izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtu ESIko Dermatologiako zerbitzuburu mediko, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Bilbo-Basurtu ESIko zuzendari gerentearen urtarrilaren 27ko 252/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtu ESIko Dermatologiako zerbitzuburu mediko lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko.

Balorazio Batzordeak kalifikazio-proposamena egin du aurkeztutako eskatzailearen proiektuari eta haren defentsari, merituei eta euskara-ezagutzari dagokienez; eta, horren ondorioz, izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Rosa Izu Belloso andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori bera izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtu ESIko Dermatologiako zerbitzuburu mediko.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. Artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Rosa Izu Belloso andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtu ESIko Dermatologiako zerbitzuburu mediko izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.- Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz; eta 2017ko azaroaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.- Izendatutako pertsonak, aipatutako epea amaitutakoan, lanpostua utziko du, egoera horren luzapena onartu ezik, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.- Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango da, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.- Ebazpen hau interesdunari, eta Bilbo-Basurtu ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.

Seigarrena.- Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bilbao, 2017ko urriaren 27a.

Bilbo-Basurtu ESIko zuzendari gerentea,

EDUARDO MARÍA MAIZ OLAZABALAGA.


Azterketa dokumentala