Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2017ko azaroaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5446

IRAGARKIA, ertzain bati Segurtasun Saileko Segurtasuneko sailburuordearen ebazpena jakinarazteko dena, zeinaren bidez diziplinazko espedientea ireki baitzaio.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Jakinarazten zaio, halaber, 14206 zenbaki profesionala duen agentea izendatu dela prozedurako instrukzio-egile. Agente hori errekusatu ahal izango du formaz, eta 40/2015 Legearen 24. artikuluan zehaztutako arrazoiengatik.

2.– EAEko Polizia Kidegoen Diziplina Erregimenaren Arautegiko 40. artikuluan ezarritakoaren arabera, parte hartzen duen jarduera guztietan letradu baten laguntzaz agertzeko eskubidea du interesdunak.

3.– Jakinarazten zaio 2017ko abuztuaren 17tik prozedura geldirik dagoela, egitate horiengatik bideratzen ari den zigor-kausagatik epaia eman arte.

4.– Jakinarazten zaio, era berean, prozedurako jarduera guztien kopia bat eskura duela Barne Arazoetarako Zerbitzuan (Larrauri-Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2017ko azaroaren 3a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala