Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2017ko azaroaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5445

IRAGARKIA, administrazioarekiko 452/2017 auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Donostia-San Sebastiángo Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian, José Francisco Jauregui Larrañagak eta Ander Fernandez De Landa Masek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dute, zeina 452/2017 prozedura arruntean bideratzen ari baita; auzi-errekurtso hori Kirol Justiziako Euskal Batzordeak emandako 2017ko apirilaren 25eko Ebazpenaren aurka aurkeztu dute. Ebazpen horrek ezetsi egiten ditu Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren hauteskunde-prozesuan erabakitakoaren aurka jarritako errekurtsoak.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 2a.

Zerbitzu zuzendaria,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala