Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2017ko azaroaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5441

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, galiboak merkantzia trenetan duen eraginarengatik egindako TELaren aldaketari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obra.

b) Xedearen deskribapena: TELaren aldaketa galiboak merkantzia trenetan duen eraginarengatik.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2017ko otsailaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 41. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hirurogei mila zortziehun eta hogeita hamahiru euro eta hogeita bat zentimo (60.833,21), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2017ko ekainaren 5a.

b) Esleipenduna: Elecnor, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrogeita hamaika mila berrehun eta berrogeita sei euro eta berrogeita zortzi zentimo (51.246,48), BEZik gabe.

e) Burutzeko/entregatzeko epea: bi (2) hilabete.

Bilbao, 2017ko urriaren 30a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala