Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2017ko azaroaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5431

EBAZPENA, 2017ko urriaren 26koa, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-barrutiak zehazten dituen Aginduaren proiektua.

Osasun Sailak osasun-barrutiak eguneratzen dituen Aginduaren proiektua egin du; barruti horien azken arauketa Osasuneko sailburuaren 2001eko azaroaren 13ko Aginduaren bidez ezarri zen (hutsen zuzenketa, 2002ko martxoaren 5eko Aginduaren bidez).

Proiektua Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean xedatutakoarekin bat etorriz izapidetzen ari da.

Aipatutako legean jasotako aurreikuspenak betez, Osasuneko sailburuak, 2017ko urriaren 18ko Aginduaren bidez, proiektuari aldez aurretiko onarpena eman dio.

Aipatu 8/2003 Legearen 8.1 artikuluari jarraikiz, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapenak entzunaldiaren izapidetik pasako dira, eta, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarriko dira, kasu honetan gertatzen den legez.

Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-barrutiak zehazten dituen Aginduaren proiektua hogei egun baliodunetan jendaurrean jarriko da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azaldutakoagatik, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuko 13.1.a) artikuluaren xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-barrutiak zehazten dituen Aginduaren proiektua jendaurrean jartzea, 20 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena.– Goragoko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eta herritarrek alegazioak aurkez ditzaten, proiektuaren edukia eskuragarri egongo da helbide honetan: Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz, eta eskuragarri egongo da orobat Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan: www.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 26a.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

DANIEL SALAZAR IRUSTA.


Azterketa dokumentala