Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2017ko azaroaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5429

EBAZPENA, 2017ko abuztuaren 4koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez Tecnalia R&I Certificación SL izendatzen baita, energia aktiboko energia elektriko estatikoen kontagailuen erakunde jakinarazi (A, B eta C klaseetakoak), egiaztapen-ebaluazioko B, D eta F moduluetan.

Erref.: 01-ON-0001.

AURREKARIAK

1.– 2017ko ekainaren 28an, Tecnalia R&I Certificación SLk (IFZ: B-20991220; helbidea: Anardi kalea 5, 20730 Azpeitia, Gipuzkoa) eskabidea aurkeztu zuen energia aktiboko energia elektriko estatikoen kontagailuen erakunde jakinarazi izendatzeko (A, B eta C klaseetakoak), egiaztapen-ebaluazioko B, D eta F moduluetan, betiere ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretuarekin bat, Metrologiako abenduaren 22ko 32/2014 Legea garatzen duena (2016/06/07ko BOE, 137. zk.).

2.– Aurkeztutako agiriak aztertuta, egiaztatu da erakunde horrek betetzen dituela Metrologiako abenduaren 22ko 32/2014 Legean (2014/12/23ko BOE, 309. zk.) eta ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretuan ezarritako legezko eta arauzko aginduak; azken horretan ezartzen dira erakunde jakinarazi izendatzeko eskakizun eta baldintza teknikoak.

3.– Egun, erakundea kreditatua dago merkaturatze-faserako eta energia aktiboko energia elektriko estatikoen kontagailuak martxan jartzeko (A, B eta C klaseetakoak), egiaztapen-ebaluazioko B, D eta F moduluetan, OC-P/409 kreditazio-zenbakia eta haren eranskin teknikoarekin bat, 2017ko ekainaren 16ko berr., Ziurtapeneko Erakunde Nazionalak emana.

Espediente hau ebazteko, beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza da ebazpen hau emateko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera (2017-04-21eko EHAA).

2.– Hauek dira neurtzeko tresnen kontrol metrologikoa arautzen duten oinarrizko legeak: 32/2014 Legea, abenduaren 22koa, Metrologiari buruzkoa, eta 244/2016 Errege Dekretua, ekainaren 3koa, lehen hori garatzen duena.

Aurreko legezko arauak eta aplikatu beharreko gainerako xedapen orokorrak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Tecnalia R&I Certificación SL (helbidea: Anardi kalea 5, 20730 Azpeitia, Gipuzkoa) izendatzea energia aktiboko energia elektriko estatikoen kontagailuen erakunde jakinarazi (A, B eta C klaseetakoak), egiaztapen-ebaluazioko B, D eta F moduluetan.

Izendapen honen irismena ENACek (Egiaztatze Erakunde Nazionala) emandako egiaztapenaren barnean hartutako tresnetan oinarrituta dago (OC-P/409 zk. eta haren eranskin teknikoa), bertan ezarritako irismen-mugekin eta neurketa-tarteekin. Horregatik, kreditazio horren eranskin teknikoan gertatzen den aldaketa oro zuzendaritza honi jakinarazi beharko zaio hamar eguneko epean beranduenez eta erakunde jakinarazi gisa aplikatu baino lehen.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde jakinaraziak erregistratzeari dagokionez, zenbaki hau ematen zaio Tecnalia R&I Certificación SL sozietateari: 01-ON-0001.

3.– Tecnalia R&I Certificación SL sozietatea, energia aktiboko energia elektriko estatikoen kontagailuen erakunde jakinarazi gisa (A, B eta C klaseetakoak), egiaztapen-ebaluazioko B, D eta F moduluetan, xedapen hauen pean egongo da uneoro: 32/2014 Legea; 244/2016 Errege Dekretua; izendapen honen Zuzenbideko Oinarrietan zehaztutako aginduak, eta dagokion Ministerioak eta Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak ezartzen dituen bestelako xedapenak.

4.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio erakunde jakinaraziaren jardunen gainean ikuskatu, esku hartu eta kontrolatzeko eskumena. Horretaz gain, ikuskapenak ere egin ahal izango dituzte, baimena lortzea ahalbidetu zuten baldintzei eusten zaien egiaztatzeko.

5.– Tecnalia R&I Certificación SL sozietateak aplikaziozko araudian ezarritako eskakizunak etenik gabe bete beharko ditu energia aktiboko energia elektriko estatikoen kontagailuen erakunde jakinarazi izendatua izateko (A, B eta C klaseetakoak), egiaztapen-ebaluazioko B, D eta F moduluetan, eta eskakizun hauei eragin liezaiekeen aldaketa oro –ebazpen hau eman eta geroko gertatuak– jakinarazi beharko diote zuzendaritza honi.

6.– Tecnalia R&I Certificación SL sozietatea erakunde jakinarazi gisa izendatzeko izendapen honek indarraldia izango du sozietateak izendapen horretarako oinarri izan ziren eskakizunak betetzen baditu, betiere; hauetan ezarritako eskakizunak, hain zuzen: ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretuan eta Metrologiako Kontseilu Nagusiaren zuzentarau orotan, abenduaren 22ko 32/2014 Legearen 16.2 artikuluan eta ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretuaren 8.3 artikuluan aipatuak. ENACek (Egiaztatze Erakunde Nazionala) emandako egiaztapena eten edo kenduz gero, izendapen hau ere ondoriorik gabe geratuko da automatikoki, harik eta zuzendaritza honek etete- edo kentze-prozedura hori ebazten duen arte. Gainera, izendapen hau mugatu daiteke, bertan behera utzi edo kendu ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretuaren 64. artikuluan ezarritako kasuetan.

7.– Tecnalia R&I Certificación SL sozietateak, erakunde jakinarazi gisa, estatuko kontrol metrologikoan eskumen betearazlea duten Administrazio Publikoekin elkarlanean jardungo du, ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretuaren 67.4 artikuluan ezarritakoarekin bat.

8.– Erakunde jakinarazi gisa eta egiaztapen metrologikoa egiteko erakunde baimendun gisa jardunez gero, F modulurako izan ezik, begiratu eta zorrotz errespetatuko da interes-gatazka ez egotea ez bezeroarengatik ez produktuarengatik (kontrol metrologikoa igaro behar duten neurketa-tresnak fabrikatzeko, merkaturatzeko eta konpontzeko jarduerak), barnean hartuta zerbitzuak ematekoak; horretaz gain, erreparatuko zaie arau edo jarraibide estatal eta/edo erkideekiko bateraezintasunei ere.

9.– Urtero, eta urteko lehen hilean ahal dela, Tecnalia R&I Certificación SL sozietateak, erakunde jakinarazi gisa, egindako jarduketei buruzko txosten bat aurkeztuko dio Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari, ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretuaren 67.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 4a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala