Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2017ko azaroaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5396

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita ez dela bete turismo-erabilerarako etxebizitzei aplikatzekoa den udal-araudia (Erregistro zk. EBI172).

Ezinezkoa izan da pertsonalki jakinaraztea turismo-erabilerarako etxebizitzei aplikatzekoa den udal-araudia bete ez izanari buruzko txostena, zeinak berekin dakarren deklaratutako turismo-jarduerarekin jarraitu ezin izatea. Beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Egintzaren laburpena:

José Antonio Lezcano Fisureri jakinaraztea, jardueraren titularra baita, aurkako udal-txosten bat dagoela turismo-erabilerarako bere etxebizitzari dagokionez.

José Antonio Lezcano Fisureri 15 egun balioduneko epea ematea txostenaren eduki osoa ikusi eta bere eskubide eta interesen aldeko alegazioak aurkez ditzan, sail honen lurralde-ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao).

Eranskinean aipatzen den pertsona jakitun jartzeko ematen da argitara hau.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 30a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala