Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2017ko azaroaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5393

IRAGARKIA, Osasuneko sailburuordearen 2017ko irailaren 22ko ebazpena jakinarazteko dena; ebazpen horren bidez, B-23/2016-S zehapen-espedientean aurkeztutako gorako errekurtsoa ebazten da.

2017ko irailaren 22an, Osasuneko sailburuordeak ebazpena eman zuen interesdunak aurkeztutako gorako errekurtsoa ezesteko (3.006 euroko isuna ezartzeko ebazpenaren kontra aurkeztu zuen errekurtsoa).

Exuperia Poveda Herrero andreari –72246090-P NAN zk.– ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honen kontra, administrazio-bidea bukatzen baitu, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzietarako epaitegien artean dagokion hartan. Horretarako bi hilabeteko epea izango da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Halaber, egokia irizten den beste edozein errekurtso aurkez daiteke. Espedientea ikusi ahal izango da Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbon, Errekalde zumarkalean 39 A, 5. solairuan – Aholkularitza Juridikoa).

Era berean, interesdunari ohartarazten zaio ordainketa hurrengo epean egin beharko duela: ebazpenaren jakinarazpena hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, jakinarazpen-datatik hurrengo hilabeteko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenaren jakinarazpena hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, jakinarazpen-datatik hurrengo hilabeteko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte.

Diru-sarrera ondorengo bankuan eta kontu korrontean egingo da, espedientearen zenbakia adieraziz:

KutxaBank – K/K zk.: IBAN ES85/2095/0611/0132/3906/8030 – Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean premiamendu-bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2017ko urriaren 26a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala