Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2017ko azaroaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5386

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 311/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 311/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Nayeli Arami Dure Robledo.

Abokatua: Vanesa Duran Ramajo.

Prokuradorea: Oscar Escaño Elorza.

Demandatua: Miguel Angel Ocampos Ocampos.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da, 2017-10-16an:

447/2017 Epaia, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu den 311/2017 prozeduran emana, 2017ko urriaren 16an. Honako hauek dira alderdiak: batetik, demandatzailea, Nayeli Arami Dure Robledo –Escaño Elorza prokuradorearekin– eta, bestetik, demandatua, Miguel Angel Ocampos Ocampos, zeina auzi-ihesean baita eta prozesu-ordezkaririk ez baitu. Fiskaltza ere alderdi izan da. Epaiaren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke 20 eguneko epean.

Miguel Angel Ocampos Ocampos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala