Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2017ko azaroaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
5323

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 656/2017 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut:

Nire kargurako epaitegi honetan, gizartearentzat lan egiteko zigorra betetzeari buruzko 656/17 espedientea bideratu da, Jon Arteche Recariren aurka (Guatemalan jaioa 1988-03-13an; NAN: 78942773B; azken bizilekua: Victor Chavarri kalea 14 1 - Portugalete), zeina gaur egun ez dakigu non dagoen. Espediente horretan, autoa eman da 2017-09-08an, eta honako hau dio xedapen-zatiak, hitzez hitz: «Jon Arteche Recarik gizartearen alde hamazortzi egunez lan egiteko zigorra ez duela bete adieraztea. Zigor hori Barakaldoko Betearazpen Penaleko Zerbitzu Komunak ezarri zuen (1785-16- emakumeen aurkako indarkeriako P1 eta P2 delituak).

Egin bedi testigantza Barakaldoko guardiako epaitegian, oinarri bakarrean ezarritakoaren ondorioetarako.

Artxiba bitez jarduketak.

Jakinaraz bedi ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Ministerio Fiskalari, Zigorrak Kudeatzeko Barakaldoko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ebazpenaren kopia emanez, eta adieraz bekio haren aurka erreforma-errekurtsoa jarri ahal izango duela epaitegi honetan, hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita.

Hala erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardona andreak, Bilboko (Bilbao) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratuak; eta horren fede ematen dut».

Jon Arteche Recari zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) 2017ko urriaren 6an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunen barruan.

MAGISTRATUA. JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala