Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2017ko azaroaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
5317

AGINDUA, 2017ko urriaren 27koa, Segurtasuneko sailburuarena, bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatzen duena.

Urtarrilaren 27ko 7/1998ko Dekretuak Euskal Herriko Polizia Kidegoetako funtzionarioak bigarren jarduerako administrazio-egoerara igarotzeari buruzko zenbait gai garatzen ditu (urtarrilaren 12ko EHAA, 29. zk.). Bada, dekretu horretako 7. artikuluak Mediku Epaimahaiko idazkaria eta gainerako epaimahaikideak Herrizaingoko sailburuak izendatuko dituela ezartzen du.

Herrizaingo sailburuaren 1998ko uztailaren 24ko Aginduaren bidez (abuztuaren 19ko EHAA, 156. zk.), Mediku Epaimahaiko idazkaria eta gainerako kideak izendatu ziren.

Herrizaingo sailburuaren 2000ko otsailaren 28ko Aginduaren bidez (martxoaren 9ko EHAA, 48. zk.), bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatu zen.

Herrizaingo sailburuaren 2003ko apirilaren 4ko Aginduaren bidez (ekainaren 4ko EHAA, 109. zk.), Mediku Epaimahaiaren osaera aldatu zen.

Herrizaingo sailburuaren 2009ko azaroaren 25eko Aginduaren bidez (2010eko otsailaren 3ko EHAA, 22. zk.), bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatu zen.

Herrizaingo sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduaren bidez (2010eko uztailaren 5eko EHAA, 127. zk.), bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatu zen berriz ere.

Herrizaingo sailburuaren 2013ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez (2014ko urtarrilaren 2ko EHAA, 1. zk.), bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaeraren azken aldaketa egin zen.

Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzan egindako antolamendu-aldaketak direla eta, bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiko ordezko idazkaria aldatu beharra dago.

Urtarrilaren 27ko 7/1998ko Dekretuaren bitartez, Euskal Herriko Polizia Kidegoetako funtzionarioak bigarren jarduerako administrazio-egoerara igarotzeari buruzko zenbait gai garatzen dira (urtarrilaren 12ko EHAA, 29. zk.). Bada, dekretu horretako 7. artikuluarekin eta indarreko ordenamendu juridikoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Alejandro Barreiro Alonso jauna kentzea bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiko ordezko idazkariaren kargutik.

Bigarrena.– Mercedes Aldekoa García andrea izendatzea bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiko ordezko idazkari.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Laugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 27a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala