Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2017ko urriaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
5065

IRAGARKIA, lizitazioarena, zeinaren bidez lehiaketa publikoaren deialdia egiten baita, Vitoria-Gasteizko tranbia material mugikorrez hornitzea kontratatzeko.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: tranbiako material mugikorraren horniketa, parkeko piezak, ordezko piezak eta simulagailuaren egokitzea.

b) Burutzapen/entrega tokia: Euskadi.

c) Burutzapen epea: 21 hilabete.

d) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen lizitaziorako gehieneko aurrekontua hamaika milioi eta berrogei mila (11.040.000,00) eurokoa da (BEZa kanpo). Kontratuaren balio zenbatetsia, argitaratzeko ondorioetarako, hogeita bi milioi eta laurogei mila (22.080.000,00) eurokoa da (BEZa kanpo), aurreikusitako handitze posibleak sartuta.

5.– Bermeak: baldintza pleguen arabera.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzeko.

a) Parte hartzeko eskaerak helbide elektroniko honetara bideratu beharko dira: contratacion@euskotren.eus

b) Dokumentazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko azaroaren 24a, eguerdiko 12:00ak arte.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak: baldintzen pleguen araberakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko azaroaren 28a, eguerdiko 12:00ak arte.

b) Aurkezteko lekua: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri kalea 6. 48006 Bilbao.

c) Enpresa lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: baldintzen pleguetan adierazten direnak.

10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2017ko urriaren 9a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala