Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2017ko urriaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5060

IRAGARKIA, 2017ko urriaren 16koa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariarena, «Portugaleteko 1. HLFG Hiri Lurzoru Finkatugabeko Arearen Hiri-Antolamendurako Plan Berezia, I. Fasea» desjabetze-prozeduran jakinaraztekoa, 09 finkaren preziamendu-orriari buruzkoa.

«Portugaleteko 1. HLFG Hiri-Lurzoru Finkatugabeko Arearen Hiri-Antolamendurako Plan Berezia, I. Fasea» proiektua burutzeko hasitako desjabetze prozedurako 09 finkaren preziamendu-orria eraginpeko jabeen erkidegoaren ordezkoari zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesduna Etxebizitzaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilboko Kale Nagusia 85, 6. solairuan) agertu ahal izango da, hamar eguneko epean, aipatutako preziamendu-orriaren eduki osoa ezagutzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izan dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 16a.

Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala